XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKARAZKO BALIOKIDEA ERABAKITZEKO IRIZPIDEAK

- Ahalik eta testu gutxien erabili da eta ahalik eta ulerterrezena.

Hau, nagusiki, bi arrazoirengatik egin da:

- denbora gutxi izaten da bideetako mezuak irakurtzeko.

- seinaleen neurriak araututa daude eta ez da esaldi luzeak egiteko aukerarik izaten.

- Euskarazko baliokidea erabakitzeko, kontuan izan da seinalearen barruan nola banatzen den mezua testuaren eta irudiaren artean.

- Mezu bera ematen duten gaztelerazko bide adierazle ezberdinentzat euskarazko baliokide bakarra aukeratu da.

- Hitz elkartuen idazkerari dagokionez, bide seinaleetarako marrarik ez erabiltzea hautatu da, Euskaltzaindiak horretarako aukera ematen duen kasuetan.

Garbi utzi nahi dugu lan hau bateratze saioa izan dela eta erabilera zabaleneko baliokidea bilatzen saiatu garela.

Zenbait kasutan irtenbide bat baino gehiago proposatzen da; sinonimoak(*) direnean, erabilera eta euskalkiak hartu dira kontuan; aurretik zenbakia daramaten aukeretan, berriz, kasu bakoitzean aproposena dena hartu behar dela esan nahi du:

- Avenida: *Hiribidea, *etorbidea

- Calle: Kalea, *karrika (hala erabiltzen den eskualdetan)

- Dejen paso libre: 1. Atea libre utzi

2. Aurrea libre utzi

3. Bidea libre utzi